Durangaldeko Mankomunitatea
Azken eguneraketa
2024.04.08
Durango
Komentukalea 19

Dise, diseinua eta ilustrazioa

Kaixo! Aritz naiz. Diseinu eta ilustrazio lanak egiten ditut. 20 urte daramatzat komunikazioa, diseinua eta produkzioaren esparruan lanak egiten. Serigrafia tailer batean hasi nintzen, ondoren 10 urtez komunikazio estudio batean aritu naiz, eta orain Dise estudioa ireki dut Durangon. Edozein erakundek edo norbanakok dituen premia komunikatiboak asetzeko, nortasun-irudiak, editorial eta ilustrazio lanak egiten ditut. Kontatu zure ideia, zure proiektuarentzako aukerarik onena aurkituko dugu.

Forma, kolorea, testura, figuratiboa edo abstraktua, soila edo apaindua, errealista edo alegorikoa. Zein errekurtso grafiko erabili behar den erabakitzea garrantzitsua da, baina baita erabakia nola hartu ere. Baliabide grafikoak eraginkortasunez erabiltzeko, zure beharrak ulertzea ezinbestekoa dela deritzot, mezu argiak eta sinesgarriak komunikatzeko oinarrizko zeregina delako. Helburu nagusia proiektuaren izaera eta komunikatu beharrekoak modu indartsu eta eraginkorrean adieraztea baita.

Proiektu bakoitzak estilo espezifikoa eta baliabide grafiko propioak eskatzen ditu; lan garaikidea edo klasikoa, teknika tradizionalak edo teknologia modernoenak erabiltzeko beharra sortu dezake. Ez dut estilo artistiko bakar eta zehatzik, esperimentatzea gustatzen zait, bezero bakoitzaren beharrizan konkretuetara egokitzeko konpromisoarekin. Gehiago jakin nahi baduzu edo zure proiektuak bultzada berria behar duela uste baduzu, jar zaitez harremanetan, laguntzeko prest aurkituko nauzu.

Eskaintza

Produkzioa

Behar dituzun zerbitzu guztien kudeaketa: Hornitzaileak eta bestelako zerbitzuak.

Inprenta

Epe, kalitate eta prezio lehiakorrenak. Beharren araberako inprenta espezializatuak.

Marka

Erakunde, enpresa edo produktu baten marka grafikoki sortzeko eta garatzeko lanak.

Ekimen Marka

Denbora eta erabilera mugatua duten ekitaldietarako markak eta publizitate kanpainak.

Ilustrazioa

Literatur lanetarako ilustrazioak. Liburu, eleberri eta ipuinetarako marrazki edo margolanak.

Editoriala

Liburu azalak, ilustrazioak, aldizkari zein liburuen maketazioa, agendak, egutegiak zein kartelak.

Katalogoak

Ekimenak edo egitarauak iragartzeko eskuorriak zein produktuen katalogoen diseinuak.

Erakusketak

Erakusketa instalazioetarako lan grafikoak: Stand, erakustoki, eszenario eta abarrerako.